Home » Music » Mendigoxaliarena - Lauaxeta - Antton Valverde

Mendigoxaliarena - Lauaxeta - Antton Valverde

Written By Kaskabeltza on Sunday, Jan 16, 2011 | 03:44 PM

 
Mendi eze ikurrin eder azke nai zaitut axian. Amar gasteren lerdena makilla luzez bidian. Mendi bitxidor berdiok arin or duaz kantari: "Dana emon biar yako maite dan azkatasunari." Eta ixil dago arratsa Euzkadiko lur-ganian. Amar gasteren lerdena makilla luzez bidian. Gastedi orren didarra bai-dala didar zolija. Aberri baten samiñez urduri dabil errija. Azkatasun goxalderuntz sugarra dira basuak. Sugarra basuak eta zidar argija itxasuak. Or duan ozte-aldrea aberri miñez kantari: "Dana emon biar yako maite dan azkatasunari." Gaste orreik goruntz duaz abesti eta ikurriñez, lañuan baña tiro otsak: bedartza dager odolez: Ikaraz duaz usuak mendija dago ixillean. Amar gasteren lerdena bixitza barik lurrean. Eta illuntzeko bakian norbaitek darrai kantari: "Dana emon biar yako maite dan azkatasunari."