Home » News & Politics » Ordiziak 69-14 irabazi dio Gernikari errugbian

Ordiziak 69-14 irabazi dio Gernikari errugbian

Written By Goierriko Hitza on Saturday, Oct 03, 2020 | 02:17 PM

 
Liga hasteko zain, Ohorezko mailako Ordizia Rugby Elkarteak lagunarteko partida jokatu du gaur Altamiran, Gernika Bizkaia taldearen aurka. Ampo Ordiziak irabazi du (69-14), eta denboraldia indarrez gainezka hasiko du. Ordiziarrak errugbi gose ziren eta ikusle asko elkartu dira Altamiran.