Home » News & Politics » Martxoak 31: GUREAN GAUR KORRIKA ZUZENEKO SAIO BEREZIA

Martxoak 31: GUREAN GAUR KORRIKA ZUZENEKO SAIO BEREZIA

Written By Hamaika Telebista on Friday, Mar 31, 2017 | 07:03 PM

 
Korrikaren bigarren egunean, Hamaika Telebistak, berriro ere Beñat Zarrabeitiaren gidaritzapean, zuzeneko saio berezia egin du euskararen aldeko lasterketa herrikoiaren inguruko xehetasunak zuenganatzeko. Korrika Nafarroan sartu da gaur, Lizarran harrera beroa jasoz, ondoren Hegoalderantz bideratu da, Ebro ibaiaren aldamenean, Erriberaraino iritsiz. Gurean Gaur Korrika saioan, zuzeneko konexioak izan ditugu eta euskararen aldeko lasterketa herrikoia Azagra ingurura iristen ikusi dugu eta Eñaut Gantxegi berriemaile bereziak Garesen osatu duen erreportajea prest izan dugu. Gurekin, platoan, Izar Mendiguren bertsolari eta kazetari laudioarra izan dugu eta Boga Garagardoaren proiektua eta Koikili Lertxundi gertuagotik ezagutzeko beta izan dugu. #Korrika20 #11gaur