Home » Entertainment » Ibilaldia 2014 logo aurkezpena

Ibilaldia 2014 logo aurkezpena

Written By Ibilaldia Elkartea on Saturday, Jun 08, 2013 | 02:56 AM

 
Ibilaldia 2014ko irudiaren sorkuntza. Seber Altube Ikastola Irudia sortzeko tailer bat antolatu zen, ikastolan bertan. Tailerraren helburua Ibilaldiaren irudigintza oinarritzeko ideia-zirriborroak lantzea eta partekatzea izan zen. Eta talde-lan hartatik sortu zen 2014ko Ibilaldirako irudiaren oinarria eta abiapuntua. Euskararen bihozfera. Euskararen biosfera eta bihotza uztartzetik jaioa. Urdaibai, euskararen biosfera da, euskalkien eta euskaldunon aniztasuna. Ikastola, bihotza da, emozionalki lotzen gaituena. Seber Altuben bihotzez gabiltza euskalduntasuna biosferako hegal guztietan ereiten.